2005/03/09

Gaur martxoak 10 Roge Blasco Arrasaten 20etan

Arrasaten, Monterron Jauregian arratsaldeko 20etan, emango diogu hasera aurtengo literatur asteari Roge Blasco eta bere "La Casa de la Palabra" zuzeneko irratsaioarekin. Hona hemen bere ondoan izango dituen bidaizaleak. Guztiak ere bidaiari amorratuak eta literaturaren maitale.
  • Ana Mª Briongos (Barcelona) - liburua: "Un invierno en Kandahar","La Cueva de Alí Babá" e "Irán: negro sobre negro". Solasaldia: LaLiteratura como camino hacia Oriente.
  • Ander Eizagirre (Gipuzkoa) - liburua: "El Testamento del Chacal"(viaje a Yubuti - Africa)
  • Nacho Martín (Zaragoza) - liburua: "La Vuelta al Mundo sin avión"
  • Patxi Irurzun (Nafarroa) - liburua: "Atrapados en el Paraiso"(Nafar Gobernuak saritua)
  • Zigor Aldama (Bizkaia) - liburua: "Asia, Burdel del Mundo".

Zure zain izango gaituzu eta ezin bazara berataratu jakin orri hauetan izango duzula bertan esan eta pasatzen denaren berri zuzena. ANIMATU!!!

Bota zure galdera gure idazle-bidaiariei!!!

Seguru baduzula zerbait galdetzeko, Rogeri edo Joni. Edo beste norbaiti. Guk jakinaraziko diegu zure zalantza eta berak erantzungo digu gure blogean. ANIMO!!! Aukera zabala duzu, ikusi gure egitaraua!!!

Nola hartu dezaket parte?

Bat baino gehiagok egingo zuen galdera akaso. Oso erraza da. Albiste bakoitzaren bukaeran egilea, ordua eta comments atalak daude. Azken honetan klikatu, commentsen eta beste orri bat agertuko zaigu. Bertan dagoen hutsunean zure iritzia edo erantzuna eman eta sinatu. Other aukeran, zure izena eta posta elektronikoa jarri (lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa) edo beste aukera ezezagun bezala izenpetzea (kasu honetan saririk ezin eman ezezagun den horri). Ez batere zaila, alderantziz oso erraza. Ikusiko duzu, ANIMATU. Zure zain gaude.

lite_argazkiak atal berria martxan

Blogaren barruan ahalik eta informazio zabalena emateko asmoz, lite_argazkiak izeneko atal berri bat jarri da martxan. Bertan literatur astea 05 argazkitan erakutsiko da. Hasteko hor duzue atzo egin zen prentsaurrekoa eta aurtengo astearen berri emateko atera den kartela. Zer iruditu zaizu literatur asteko kartela? Eman zure iritzia, ANIMO!!!

Literatur astea 05 komunikabideetan

Atzo aurkeztu zitzaien literatur astea komunikabideei. Prentsaurrekoa eman eta hortik denbora gutxira jaso genuen literatur astearen lehenengo arrastoa medioetan, SUSTATUn hain xuxen ere. Bertan, Joxe Aranzabal HUHEZIko irakasleak, egun hauetan egingo diren ekitaldien berri eman zigun. Gaur albistea GARAko kulturako atalera hurbildu da. Bertan 7.edizio honen bidaiak agertzen zaizkigu. Bietan ere aipatzekoa, gure blogaren berri ematen dela eta eskertzekoa deritzogu. Ia, medioetan zabaltze honek, jendearen partehartzea areagotzen duen. ANIMATU, IDATZI eta hurrengo egunetan martxan jarriko den lehiaketa baten parte hartuko duzu.

Free Counter